Inda Mendi Zahar etxeko taberna astelehenean itxiko da

DV AIZARNAZABAL.

Estanis Antia zumaiarrak ilusioz beterik hartu zuen Inda Mendi zahar etxeko taberna eta bertan egon den urte eta erdian oso gustura egon dela aitortzen du, baina etapa honi amaiera eman dio bere egoera pertsonalengatik. «Ez nuen Aizarnazabalgo hainbeste jenderekin harremana; etapa berri bati eman nion hasiera hemen eta oso ondo hartua izan naiz denbora guzti honetan, benetako lagunak geratzen zaizkidala esan beharra daukat», dio Estanisek agur moduan. Astelehen honetan izango du bere azken lan eguna eta bezeroetaz agurtzen aritu da azken egun hauetan. «Eskerrik beroenak eman nahi dizkiot Udalari eta orokorrean aizarnazabaldar guztioi, nirekin eskuzabaltasun osoz jokatu dezuelako», dio.

Oraingoz ez da beste inor aurkeztu taberna ustiatzeko asmoz eta norbait agertu bitartean, garbiketa lanak amaitu ondoren, itxita geratuko da.

Estanis, zuk herritarrei eskerrak ematen dizkiezun moduan guk ere esango dizugu zu oso langile fin, atsegin, txukun eta zerbitzari ona izan zarela gurekiko. Zorterik onena opa dizugu zure etapa berri honetan!

Bertso txapelketa

Nahiz eta bertso txapelketaren finala oraindik urruti ikusi, abenduaren 17an ospatuko baita, Aizarnazabalgo Adiskide bertso eskolako kideak dagoeneko autobusa antolatzen ari dira eta izena emateko azken eguna azaroaren 26 izango da, horretarako Abel Etxabe (649003395) edo Angel Mariri (635755065) jakinarazi behar zaiolarik.

Fotos

Vídeos