Inauterietako kartel lehiaketak izango dituen oinarriak jakitera eman dituzte

Ahatetxoa. /  AMAXKAR
Ahatetxoa. / AMAXKAR

GETARIA.

Urtero bezala Inauterien berri emateko egiten den kartela lehiaketa bitartez aukeratuko da eta oinarriak plazaratu dituzte. Gaia Getaria eta Inauteriak izango da. Derrigorrezko testua 'Getariako Inauteriak 2018' eta lema bat. Adin guztietako herritarrei zuzendua dago. Kartelak A3 neurrikoak izan behar dute eta edozein eratako lanak onar-tzen (16 urte artekoak lanak eskuz egin behar dituzte). Partaide bakoitzak gehienez bi lan aurkez daitezke. Kartelak ez dira izenpetu behar, izena eta datuak gutun-azal batean sartu behar dira.

Lanak aurkezteko azken eguna hilak 29a izango da, iluntzeko 19:00ak bitartean eta epez kanpo ez da lanik onartuko. Udaletxean edo liburutegian aurkeztuko dira. Bost maila ezberdinetan banatuta egongo da lehiaketa eta sariak maila guztientzat egongo dira. Lan guztiekin erakusketa egingo da udaletxean otsailak 5etik 12ra.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos