Iñaki Azpitarte izango da Getariako Keta Babyautoko entrenatzailea

Iñaki Azpitarte.
Iñaki Azpitarte. / AMAXKAR

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

Udan baloia jokoan egoten ez den arren, Getariako Keta futbol taldeko zuzendari-tzak lana gogor egin behar izaten du. Oraingoan datorren denboraldia prestatzen ari direnean, jakitera eman dute entrenatzailea Iñaki Azpitarte izango dela.

Azken denboraldian Txema Rauleagarekin batera elkarlanean aritu ondoren, bera izango da aurrerantzean arduradun bakarra. Txemak bere aldetik, sei urte bete ditu Ketaren presta-tzaile bezala eta ibilbide horretan Erregional Ohorezko Mailara taldea igotzea lortu zuen. Bere zikloa beteta duela erabaki dute eta Iñakik hartuko du orain ardura. Aldaketa ugari izango dira taldean, jokalari batzuk utzi egiten bai dute eta berriak ekarriko dituzte.

Bestalde Donosti Cup lehiaketa ezagunean gazteekin osatutako talde bat aterako du Ketak uda honetan.

Fotos

Vídeos