Ilusioa nagusi bi traineruetan gaur eguerdiko estropadarako

Mutilak. Denboraldia borobiltzen saiatuko dira Kontxako estropadan.
Mutilak. Denboraldia borobiltzen saiatuko dira Kontxako estropadan.

DV ORIO.

Ilusio handia dago herrian gaur eta datorren igande artean ospatuko den Kontxako estropadarekin. Azken hiru urteetan Urdaibai nagusitu da; Oriok azken bandera 2007an lortu zuen, baina aurten benetako ilusioa dago. Zaletuek konfiantza dute, urteko bandera garrantzitsuena ere etxeratzeko esperantzarekin. Ehunka eta ehunka oriotar bilduko dira gaur eta datorren igandean Donostiako badian herriko bi traineruei animatzeko, izan ere Santi Zabaletaren neskak ere hor ditugu, ahal duten onena eman eta borrokarako prest.

Ez dute erraza izango, baina San Juan eta Hibaikatik gero eta gertuago ikusten ditugu. Lehen trainerua aurrenengo tandan arituko da, San Juan, Zierbena eta Kaikurekin batera, ahaztu gabe bigarren trainerua, maila mantentzea jokatzen ari dela.

Fotos

Vídeos