Ikuskizunak irabazi zuen sega erakustaldian

Denak ere irribarretsu sari banaketa unean.
Denak ere irribarretsu sari banaketa unean. / K.A.

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Euskal Herriko sega txapelketako lau finalista, zelaia eta belarra bikainak, zaleak eta adituak gogotsu... dena prest zegoen ikuskizun eder batez gozatzeko eta zaleak gustura gelditzeko adinako lana burutu zuten lau segalariek; eta horri gehitzen badiogu garaipena ia ordubeteko lanaren azken unean gertatu zela zer gehiago eska dezakegu. Egun edo ikuskizun apartaz disfrutatu zuten igande eguerdia Lau Iturri inguruko zelaian elkartu ziren zaleak, orain bikote bat eta segidan bestea jartzen baitziren proban aurretik, emozioa azken une arte mantenduz. Azkenean Ivan Pardo herritarra eta Jokin Etxeberria suertatu ziren garaile, eta zaleak txalo zaparradaz eskertu zien lau segalariei egindako lana.

Fotos

Vídeos