Ikastolako obra berriak ikusteko aukera eta Joakin Illarramendiri omenalditxoa

DV ORIO.

Ikastolako obra berriak erakusteko eguna izango da bihar, larunbata, eta aldi berean, hil berri den Joakin Illarramendiri omenalditxoa egingo zaio, omenaldia, guraso, langile ata herritar guztientzat irekita.

Goizeko 11:00etan zabalduko da egitaraua, ondorengoa prestatu delarik Lehendabizi Harribil Dantza Taldeko kideen aurreskua; jarraian, auzolanean aritu diren guraso, guraso-ohi, irakasle eta langileei, eta bereziki duela gutxi joan zaigun Joakin Illarramendiri omenalditxoa; 11:15ean, azken 3 urteetan egin diren obra berriak erakutsiko zaizkie ikastolako guraso eta bertaratzen diren guztiei. Ordu berean, Miriam Mendoza ipuin kontalariak ipuinak kontatuko dizkie umeei 1. solairuko anfiteatroan. Azkenik, 12:00ak inguruan, hamaiketakoa egingo da.

Aukera polita izango da Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako hasiera zikloan egin diren espazio berriak ikusteko.

Fotos

Vídeos