Ikastolako ikasleek Orona kooperatiba bisitatu dute

Ikastolako. Ikasleak Orona-Ideo kooperatibaren aurrean./
Ikastolako. Ikasleak Orona-Ideo kooperatibaren aurrean.

DV ORIO.

Ikastolako DBH 4. mailako ekintzailetza ikasgaiko ikasleek Hernanin kokatuta dagoen Orona-Ideo kooperatiba bisitatu dute.

Bisita honetan Orona-Ideo fundazioko zuzendaria den Iñigo Marquetek jaso ditu ikasleak, Orona-Ideoko instalazioak erakutsiz eta ondoren aurkezpen labur baten bidez, Orona-Ideo kooperatibaren helburuak zeintzuk diren azaldu dizkie. Orona-Ideo mundu guztian zabaltzen diren 5.000 langilez osatuta dago eta Hernaniko egoitza berritzaileak, igogailuen enpresaz gain, unibertsitatea eta ikerkun-tza eremuak hartzen ditu.

Etorkizunari begira lanean ari direla nabarmendu du Iñigo Marquetek, berrikuntza eta ikerkun-tza uztartuz, beti ere gizarte konpromisoarekin lotura eginez. Probetxuzko bisita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos