Ikastolak Euskararen Eguna egitarau zabalarekin ospatuko du bihar

Taloak egiten joan den urteko euskararen egunean. /
Taloak egiten joan den urteko euskararen egunean.

DV ORIO.

Ostiral honetan, hau da, bihar, Euskararen Eguna ospatuko dute Ikastolan, ondorengo egitarauarekin: HHkoek, 9:30-10:30era antzerkitxoak eta DBHko ikasleek sortutako ipuin antzeztuak; 10:30ean pregoia irakurriko da; 11:00etan Argitxoren bisita izango dute, eta 14:30-15:30era, jolasak eta taloak.

LHkoen egitaraua: goizetik 08:30etik 10:15era herri kirolak kiroldegian LH4, LH5 eta LH6. mailako ikasleentzat. LH1, LH2 eta LH3. mailako ikasleentzat mahai jolasak. 10:30etik 12:30era, pregoia Euskhitz taldearen eskutik; goizeko 10:40etik 12:30era, tailerrak; arratsaldeko 14:30etik 14:45era, 'Euskararen txantxangorria' koreografia; 14:45etik 16:30era, mahai jolasak LH 4., LH 5. eta LH 6. mailetako ikasleentzat eta, herri Kirolak kiroldegian LH 1., LH 2. eta LH 3. mailetako ikasleentzat.

DBHko ikasleei dagokionez, goizeko 08:30etik 10: 30era 'Urte berri on amona' filmaren emanaldia; 10:3ean, pregoia irakurruko dute aretoan; 10:40etik 12:30era, herri kirolak kiroldegian, eta 13:00etik 14:30era, DBHko ikasleek antolatuta, tailerrak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos