Ikasgela ibiltaria Getarian izango da gaur eta bihar Tintaleku azpian

Ibiltaria. Zarautzen egon zen joan den asteburuan.
Ibiltaria. Zarautzen egon zen joan den asteburuan. / AMAXKAR

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Larunbata eta igandean egongo da portuan (Tintaleku azpian) Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako autobus ibiltaria. Programazioaren ikaskuntzaren bitartez, 8 eta 16 urte bitartekoen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea du helburu kanpaina honek, baina teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzea ere.

Autobus ibiltaria goiz eta arratsaldez zabalik egongo da eta doan izango da bertaratzen diren gaztetxo guztientzat. Goizean 10:00etatik 14:00ak arte irekita egongo da eta arratsaldean berriz 16:00etatik 20:00ak arte.

Joan den asteburuan Zarautzen egon ondoren, Lasarte-Oria, Andoain, Tolosa eta Arrasaten egon da astean zehar eta asteburuan gurean egongo da. Hainbat ikastaro eskainiko dituzte bertan, besteak beste, bideo jokoak nahiz webguneak sortzen ikasteko aukera izango dute parte hartzaileek. Nola programatu ordenagailurik gabe edo scratch ezagutuko dute partaideak. Hautatu egin nahi duzun tailerra eta hurbildu ikasgela ibiltarira 10 minutu lehenago.

Fotos

Vídeos