Igerilekuko leihoak aldatzen ari da Udala, isolamendu termiko hobearekin jarriko direlarik

Kanpoko leihoa. Aldatzen ari dira egunotan Karela kiroldegian. /
Kanpoko leihoa. Aldatzen ari dira egunotan Karela kiroldegian.

Igerilekua datorren astera bitartean ez da zabalduko. Kiroldegiko lanek 102.000 euroko aurrekontua dute

DV ORIO.

Aste honetan hasi da Orioko Udala igerilekuko leihoak aldatzen. Lehengo leihoak zurezkoak ziren eta ez dira aldatu kirodegia egin zenetik. Hamazazpi urte eta gero, nahiko egoera txarrean zeuden eta herriko Udalak aldatzea erabaki du.

Jarriko diren leiho berriek isolamendu termiko hobea daukate eta, horrez gain, iraupen gehiago izango dute, egokiak direlako igerilekuko giro heze eta korrosiboari hondatu gabe eusteko

Lanak egiteko, bi aste beharko dituzte langileek eta, beraz, igerilekua ez da zabalduko irailaren 11ko astera arte. Kiroldegia, berriz, mantentze-lanetarako urtero egiten duen geldialdi teknikoa eta gero; baina igerilekua itxita egongo da leihoak jartzen diren arte.

Kanpoko leihoak aldatzeaz gain, beste lan batzuk ere egingo dira: igerilekua inguratzen duen rejilla berrituko da, pista nagusiko hausturak konponduko dira eta porteriak eta tatamiak ere aldatu egingo dira.

Lan horiek guztiek 102.000 euroko aurrekontua dute eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuaren 52.000 euroko diru-laguntza izango dute.

Adierazi ere, ateak zabaldu ondoren, ikasturte berria martxan duela Karela kiroldegiak, ikastaro egitarau zabalarekin. Informazio gehiago, harreran.

Fotos

Vídeos