Igeldoko Lezkarri Abesbatza eta Salbatore Abesbatzaren kontzertua eguerdian elizan

Lezkarri Abesbatza. Igeldoko koroa gaur Getarian izango da kantuan herriko Salbatore abesbatzarekin. /
Lezkarri Abesbatza. Igeldoko koroa gaur Getarian izango da kantuan herriko Salbatore abesbatzarekin.

GETARIA.

Igeldoko Lezkarri Abesbatza eta Getariako Salbatore Deuna Abesbatzak kontzertua eskainiko dute gaur Salbatore Deunaren parrokian eguerdiko 12:30ean hasita. Bi abesbatza hauen zuzendaria emakume berbera da, Nize M. Crespo eta bere gidaritzapean emanaldi interesgarria prestatu dute koroen musika gogoko duten guztientzat.

Igeldokoak emango diote hasiera emanaldiari. 'Gloria, Gloria (Golin), 'El meu xiquet que té son' (herrikoia), 'Puer natus in Bethlehem' (Bach), 'Aire' (Cuarteto) eta 'Elurra mara ara' (Aulestia) abestuko dituzte Lezkarrikoak. Ondoren Salbatore Abesbatzak beste 5 kantu; 'Baix d´una penyeta' (Ramon i Lluch), 'Goizeko izarra' (Santesteban), 'Birjiña maite' (Inchausti), 'Noel, Noel' (Baltza) eta 'Gabon gaua' (Idoyaga). Kontzertua bukatzeko elkarrekin 'Ator, Ator' (Guridi) kantatuko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos