Igandeko San Silbestre probarako izen-ematea zabalik, kiroldegian

San Silbestre. Lasterketa urteko azken egunean. /  ETXEBERRIA
San Silbestre. Lasterketa urteko azken egunean. / ETXEBERRIA

DV ORIO.

Urtero bezala, San Silbestre lasterketa egingo da Orion abenduaren 31n eguerdian, aurten igandea. Proba nagusia, helduena, 12:00etan hasiko da ikastola aurrean, baina aurretik, 11:30ean, haurren proba jokatuko da. Haurrek buelta txikia osatu beharko dute eta, helduek, berriz, buelta txikia eta, ondoren, handia.

Parte-hartzea bultzatzen duen lasterketa izanik, aurrenekoek ez dute saririk jasoko. Sari batzuk izango dira, baina parte-hartzaile guztien artean zozkatuko direnak. Hori bai, lasterketaren bukaeran, Arkaitz tabernak salda beroa banatuko du parte-hartzaile guztien artean.

Helduen proban parte hartu nahi dutenek Karela kiroldegian eman dezakete izena, bertara joanda ala telefonoz deituta, 943 894 428 zenbakira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos