Borrar

Igandeko giza katean parte hartzeko izena eman daiteke oraindik

Gaur eta bihar Kale Nagusian egongo dira

El Diario Vasco

GETARIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 8 de junio 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getariako Gure Esku Dago taldeak gogoratzen du igandeko Gizakatean parte hartzeko beharrezkoa dela aurretik izena ematea. Asteburu honetan horretarako aukera egongo da, gaur ostirala 19:00etatik 21:00etara eta bihar larunbata 12:00etatik 14:00etara goizez eta 18:30etatik 20:30etara arratsaldez Kale Nagusian.

Gure Esku Dagok adierazi duenez, «une historikoak bizitzen ari da gure herria, azken hilabeteotan Euskal Herriko hirietan eman diren elkarretaratze jendetsuek erakusten duten moduan. Une erabakior hauetan herritarrok hitza hartu nahi dugula erakutsi behar dugu. Horretarako, ezinbestekoa da ekainaren 10eko gizakatean denok parte hartzea, gure bizitzari eragiten dion ororen inguruan erabaki nahi dugula adierazteko».

Jakina den bezala, datorren igandean, gizakatea Getariatik pasako da eta egun horretarako egitaraua prestatu dute. Ekimenak goizeko 10:30ean hasiko dira, herriko plazan elkartuko dira herritarrak eta bertan ongi etorria emango zaie gure herrira etorriko diren Lezo, Azpeitia, Beizama eta Errezileko herritarrei.

Ondoren, emanaldi bat egingo da herriko bertsolari, txalapartari, dantzari eta musikariekin eta, hau amaitzean, gizakatea osatzen hasiko dira. Antolatzaileek unean bertan bideratuko dituzte herritarrak bere lekura. 11:30erako denak euren tokietan egongo dira prest, gizakatea ongi osatzeko eta bertan egongo dira 12:30ak arte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios