Igandean jokatuko da Zestoako VII. San Silbestre korrika proba

Lasterkariak. /  ARRIZABALAGA
Lasterkariak. / ARRIZABALAGA

K.A. ZESTOA.

Urtea saltaka bukatu nahi dutenek -umorea eta mozorroa tarteko- aukera paregabea izango dute urteko azken egunean. Zestoako Udalak antolatuta, abenduaren 31n ohikoa bilakatu den San Silbestre lasterketa herrikoia ospatuko da, arratsaldean zehar. Aurten ere gaztetxoek aukera izango dute parte hartzeko. Korrika probak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira: lehenengo 11 urte bitartekoen lasterketa izango da (150 metro), jarraian proba nagusia, (2.4 kilometro). Korrika proba guztiak plaza inguruan egingo dira, eta irabazleek opariak (gaztetxoen kasuan) eta urdaiazpiko eta ardo botilak (nagusien probako irabazleek) jasoko dituzte. Horrez gain hainbat opari zozketatuko dira parte-hartzaileen artean. Izen ematea doan izango da, egunean bertan, arratsaldeko 16:00ak eta 16:45ak bitartean, plaza inguruan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos