Igandean jokatuko da XII. Akuako mendi proba

Helduen proba ederra bezain gogorra izaten ohi da. / ARRIZABALAGA
Helduen proba ederra bezain gogorra izaten ohi da. / ARRIZABALAGA

Korrika proba 10:30ean hasiko da eta segidan III. Akuatxikia gaztetxoen proba eta X. asto karrera izango dira

K. ARRZABALAGA ZESTOA.

Zestoako festak pasa ostean horra hor beste festa bat, baina oraingoan kirol festa izaten dena, hau da, Akoa bailarako XII. mendi-bailara herri krosa. Betiko legez korrika proba mo-tza (7.800 metrotakoa), ederra eta gogorra izango da, eta sariak bertako produktuez osatuta egongo dira, (arkumeak, txuletak, gazta, oilaskoak, abar). Mendi proba hau goizeko 10:30ean hasiko da eta bertan parte hartzeko izen ematea irekita egongo da irailaren 16 arte (gehienez 150 korrikalari). Izena www.herrikrosa.eus web orrian eta Zestoako kiroldegian eman daiteke. Korrikalarien parte hartzea dohain izango da aurten ere, izena ematerakoan ordaintzen diren 5 euro proba egunean itzuli egiten baitzaie korrikalariei; Lasterketa ostean korrikalari guztiei kamiseta bat oparituko zaie, dutxak izango dira behar dutenentzat, hamaiketako eder bat ere bai (hauek jan ostean ikusleentzat ere izango da hamaiketakoa), eta trikitilari eta txistulariak ere handik ibiliko dira, giroa alaitzen.

III. Akuatxikia

Aurreko bi urteetan izandako emaitza ona ikusirik, aurten ere gaztetxoek izango dute saltaka egiteko aukera. «Akuatxikia» izena jarri diote proba honi eta hau asto lasterketarako prestatuko den zirkuituan ospatuko da. Aurrez ez dute izenik eman beharko.

Bestalde, aurten beste urtebetez bailarako asto lasterketa ere ospatuko da korrika proba ostean. Bertan auzotarrek eta hauen astoek hartuko dute parte, hauek, Asto Zirkuituari bi itzuli emango dizkiotelarik. Une barregarri franko izaten da proba honetan.

Errepidea itxita

Beraz, korrika festa honen inguruan biltzen den jendetzaren segurtasuna dela medio, Akoa eta Aizarna arteko autoen errepidea itxita egongo da igande goizean, 9:30ak eta 14:00ak bitartean.

Fotos

Vídeos