Ibardin-Hendaia mendi irteera Andatzakoekin igande honetan

J. ARANBERRI USURBIL.

Andatza Mendizaleen Kirol taldeak antolatuta mendi irteera izango da igande honetan. Urteko azken ibilaldiari aurre egingo diote herriko mendizaleek eta oraingo honetan Ibardinetik Hendaiara arteko ibilbidea osatuko dute. 15 kilometro inguruko ibilbidea eginez goiz pasa egiteko asmoa dute.

Autobusez joango dira Ibardin aldera. Goizeko 7:30ean izango dute irteera Oiardo udal kiroldegi aurretik eta ohikoa den bezala plaza mugatuak izango dira. Ibilaldi amaieran egingo den otordurako janaria norberak eraman beharko du eta edaria Andatza Mendizaleen Kirol taldeak eramango du.

Bihar, hilaren 13an, izango da izena emateko azken eguna. Andatzatik aditzera eman denez izen-ematerakoan 18 euro ordaindu beharko dira Andatza Mendizaleen Kirol taldeko bi kontuetako batean: Rural Kutxa 3008 0259 1630 0543 0321 edo Kutxabank 2095 5069 0710 6848 9805. Gogoratu Andatza Mendizaleen Kirol taldeak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa dela, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos