Ibai Ondo parkeko edadetuentzako kirol zirkuitua eraberritua izan da

Ibai Ondo. Parkean zeuden kirola egiteko aparatuak aldatu eta berritu egin ditu Orioko udalak. / DV
Ibai Ondo. Parkean zeuden kirola egiteko aparatuak aldatu eta berritu egin ditu Orioko udalak. / DV

Bertan zeuden aparatu guztiak aldatu eta berriak jarri dira | Laster autopistaren inguruan beste pista bat jarriko da, eta zirkuitu berriaren zorua prestatzen ari da dagoeneko Udala

DV ORIO.

Ibai Ondoko parkeko edadetuentzako kirol zirkuitua zaharkituta zegoen eta Udalak berritu egin du egun hauetan. Bertan zeuden aparatu guztiak aldatu eta berriak jarri ditu. Lehen zazpi aparatu zeuden eta orain, berriz, zortzi instalatu ditu Udalak.

Autopista azpian ere

Ibai Ondoko zirkuitua berritzeaz gain, beste bat ipiniko du Udalak laster autopistaren inguruan, Estropalari kalearen bukaeran. Ibai Ondoko zirkuituan dauden aparatu berak izango dira han ere, guztira zortzi. Zirkuitu berriaren zorua prestatzen ari dira dagoeneko eta bi aste barru-edo kokatuko dira aparatuak. Horrez gain, Ibai Ondoko zirkuituan aprobetxatzeko moduan zeuden lau aparatu skate parkean jarriko dira, Muntoko pasealekuan. Era horretara, edadetuek hiru gune izango dituzte herrian, ariketak egin ahal izateko.

Zirkuitu berriak instalatzen eta zaharrak egokitzen 11.700 euro gastatuko ditu Udalak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos