Hondarribiko estropadarekin azken txanpan sartuko da Esperantza

Esperantza. Trainerua bizkarrean hartuta getariarrak.
Esperantza. Trainerua bizkarrean hartuta getariarrak. / LUIS AZPEITIA

Bihar, igandea, arratsaldeko 17:30ean hasiko da Arrantzaleen Kofradiako bandera

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

KAE-1 ligako azken txanpan sartzera doa Esperantza. Liga amaitzeko hiru estropada besterik ez dira geratzen eta horietatik lehena bihar, igandea, Hondarribian lehiatuko dute.

Plentzian lan oso txukuna eginda datoz Gorka Etxeberriaren mutilak. Herrian Salbatore jaiak ospa-tzen ziren bitartean, gure arraunlarian bi jardunaldi osatu zituzten Bizkaiko uretan. Lehenengoan 5. amaitu zuten eta bigarrenean 3. sailkatu ziren. Denera bi egunetako denborak batuta 4. tokian kokatu ziren. Sailkapen orokorrean bosgarren daude getariarrak baina Zumaia lau punturekin dago aurretik eta hauei aurrea hartzen saiatzea izango dute helburu azken hiru jardunalditan. Horretarako lehen aukera bihar izango dute Hondarribiko XI. Arrantzaleen Kofradiako Banderan. Estropada arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta getariarrak bigarren txandan lehiatuko dute Deustu, Zarautz eta Pedreñarekin.

Fotos

Vídeos