Hondakinak biltzeko sistema berriaren inguruan egingo diren bilerak gaur hasiko dira

Hondakinen bilera. Gaur arratsaldean Ulpiano Etxean. /  AMAXKAR
Hondakinen bilera. Gaur arratsaldean Ulpiano Etxean. / AMAXKAR

Urola Kosta Udal Elkarteak bi antolatu ditu, Getarian otsailean jarriko den sistema berriaren inguruko xehetasun guztiak herritarrei emateko asmoarekin

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Urola Kostako Udal Elkarteak sustatu duen hondakinak biltzeko sistema berria datorren otsailaren 1ean sartuko da indarrean. Horren harira, abendu hasieran etxeetara bidalitako informazioa osatu eta zalantzak zein kezkak argitzeko helburuarekin bi informazio saio egingo dira Getarian, lehenengoa gaur eta bigarrena hilaren 28an.

Saio informatiboak Ulpiano Etxean egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, gaur 16:30ean hasten dena euskaraz izango da, 18:00etan hasiko dena berriz gaztelaniaz eta hirugarrena 19:30ean hasiko dena euskaraz berriro ere. Abenduaren 28an bilera infornatibo bakarra egingo da, goizeko 11:00etan eta euskaraz.

Saio hauetan hainbat argibide emango dituzte, besteak beste zerbitzu berriaren inguruko xehetasunak, hondakin organikoak eta errefusa biltzeko edukiontziak ireki-tzeko txartela (banaketa, nola erabili ...), sistema berria jartzeko egutegia eta abar.

Udal Elkarteak herritarrak animatu nahi ditu saioetan parte hartzera, «laburrak» izango direla adierazi dute eta denontzat dira garrantzi-tsuak. Gure etxeetan sortzen dugun zaborra nola kudeatuko den jakitera emango dute saio hauetan eta denok jakin beharko dugu otsailetik aurrera zer egin behar dugun gure hondakinekin.

Urola Kostako bost herrietan martxan jarriko den sistema berriak hainbat abantaila izango ditu Udal Elkartearen esanetan, baliabideak optimizatuko dira, birziklatzeko aukerak biderkatu eta errefusa gutxiago sortzeko aukera emango du. Helburua, argia da, urtebetean %40ko sailkatze tasatik %60ra igo-tzea, eta hiru urtetan %75era.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos