Hondakinak biltzeko sistema berriaren inguruko bilerak egingo dira abenduan

Gaika. Sistema berria otsailean abian jarriko da eskualdean. /  AMAXKAR
Gaika. Sistema berria otsailean abian jarriko da eskualdean. / AMAXKAR

Sistema berriak sor ditzaken zalantzak argitzeko saio informatiboak Ulpiano Etxean egingo dira hilaren 13an eta 28an, euskaraz eta gaztelaniaz

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Urola Kostako Udal Elkarteak sustatu duen hondakinak biltzeko sistema berria datorren otsailaren 1ean sartuko da indarrean. Horren harira, abendua hasieran etxeetara bidalitako informazioa osatu eta zalantzak zein kezkak argitzeko helburuarekin informazio

saioak egingo dira Getarian.

Saio horietan hainbat argibide emango dituzte: zerbitzu berriaren inguruko xehetasunak, hondakin organikoak eta errefusa biltzeko edukiontziak irekitzeko txartela (banaketa, nola erabili ...), sistema berria jartzeko egutegia eta abar.

Saio informatiboak Ulpiano Etxean egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian, lehenengoa hilaren 13an, 16:30ean (euskaraz), 18:00etan (gaztelaniaz) eta 19:30ean (euskaraz). Bigarrena hilaren 28an, 11:00etan (euskaraz).

Udal Elkarteak herritarrak animatu nahi ditu saioetan parte har-tzera, 'laburrak eta argigarriak' izango direlako. Urola Kostako bost herrietan martxan jarriko den sistema berriak hainbat abantaila izango ditu: baliabideak optimizatuko dira, birziklatzeko aukerak biderkatu eta errefusa gutxiago sortzeko aukera emango du. Helburua, argia da, urtebetean %40ko sailkatze tasatik %60ra igotzea, eta hiru urtetan %75era.

EH Bilduren iritzia

Otsailetik aurrera Urola Kostako bost herrietan martxan jarriko den bilketa sistema berria dela-eta, hainbat kontu azpimarratu nahi izan ditu eskualdeko EH Bilduk. Prentsaurreko batean eskualdeko ordezkariak bertaratu eta euren iritzia kaleratu dute eta bertan egon da Floren Iribar, getariar zinegotzia.

Hasteko, balorean jarri nahi izan dute 2012 urtean abian jarritako hondakin mahaien parte hartze prozesuetan herritarrekin elkarlanean egindako lana. «Udal Elkartean eman den alderdien arteko akordio hori ez da gauetik goizera iritsi, eskualde guztiko herritarren lan handi baten ondorioz etorri da eta eskerrak eman nahi dizkiegu horretan lanean aritu diren herritar guztiei, beraiek izan baitira bilketa sistema horren oinarriak jarri dituztenak» adierazi dute.

Urola Kostako EH Bilduk zera dio «bilketa eredu horrek beste eskualde batzuetan ematen ari den emaitzak ikusirik eta gure ekarpenak egin ondoren, sistema hori babestea erabaki genuen. Gure helburua ez baita nola biltzen diren hondakinak, ahalik eta sailkatze eta birziklatze tasa altuena lortzea baizik. Horregatik, %80ko sailka-tze tasa lortu dezakeen edozein sistemak baliagarri izan beharko luke gure eskualdean eta baita Gipuzkoako edozein txokotan ere. Hondakinen sailkatze tasak geroz eta altuagoak dira Gipuzkoan eta hemen emango dugun pausoarekin sailka-tze tasa hori igotzen lagunduko dugu. Halako neurri eta erabakiak gure lurralde osora zabaltzea izan beharko luke arduradun guztien helburu. Guztiok %80ko sailkatze tasa lortuz gero, erraustegiaren beharrik ez genuke izango, besteak beste».

Baina gauzak ondo egiteko eta emaitzak ikus daitezen, «behar besteko baliabidez hornitu behar da zerbitzua. Bilketa sistemaren jarraipen estua egitea berebizikoa da, gabeziak eta erabilpen okerrak detektatzen diren lekuetan egoera zuzentzeko hartu behar diren neurri zuzentzaileak ezarri ahal izateko. Horrexegatik, kezkaz irakurri ditugu Igor Iturain, Udal Elkarteko lehendakariaren hitzak, zeinak garrantzia kendu dion bilketa sistemak hasierako ezarpen garai honetan izan behar duen gertuko jarraipenari. Gure ustetan, eskualde osoan zerbitzu honetara lau langile soilik bideratzea ez da nahikoa eta EH Bilduk hamar langile jartzeko eskatuko dio UKUEren zuzendaritzari. Debagoiena eskualdean dagoeneko ari dira sistema honekin lanean eta bertan argi gelditu da emaitzak ikusteko ezarpen fase garaian langile gehiago bideratu behar direla horretara. Zentzu horretan, gure herrietan egun hauetan lantzen ari garen 2018ko aurrekontuetan UKUEra bideratutako partidak behar bezala horni-tzeko eskaera egingo dugu EH Bilduk» esan dute.

Izan ere, euren ustetan, «hezi-tzaileen lana oso garrantzitsua izango da, beraiek egongo baitira herritarrekin zuzeneko kontaktuan. Baina argi dago zabor bilketa eraginkor bat izateko, herritarrok hondakinak sailkatzeko dugun betebeharra saihestezina dela. Horregatik eskatzen diogu UKUEko zuzendaritzari beharrezko diren kontrol eta jarraipen neurriak martxan jar-tzeko».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos