Hondakin bilketa berriaren inguruko bilera egingo da ostegunean

Bilketa sistema otsailean./
Bilketa sistema otsailean.

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

Urola Kostako Udal Elkarteak sustatu duen hondakinak gaika biltzeko sistema berria datorren otsailaren 1ean sartuko da indarrean. Horren harira, abendua hasieran etxeetara bidalitako informazioa osatu eta zalantzak zein kezkak argitzeko helburuarekin informazio saioak egiten ari dira udalerri guztietan.

Saio horietan hainbat argibide emango ditugu: zerbitzu berriaren inguruko xehetasunak, hondakin organikoak eta errefusa biltzeko edukiontziak ireki-tzeko txartela (banaketa, nola erabili...), sistema berria jartzeko egutegia...

Saio informatiboen bigarren txanda ostegunean, hilaren 28an izango da, Ulpiano Etxean, goizeko 11:00etatik aurrera eta euskaraz. Udal Elkarteak herritarrak animatu nahi ditu saioetan parte hartzera, «laburrak eta argigarriak» izango direlako.

Sistema berriak zenbait abantaila ekarriko ditu. Zabor bilketa osorik mankomunatzearekin batera baliabideak optimizatu egingo dira eta zerbitzu bera eskainiko da eskualde osoan. Horregatik interesgarria da bertaratu eta zuzenean ezagutzea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos