Hogei urte eta gero Egunsenti Abesbatzak bukatutzat ematen du bere ibilbidea

Egunsenti Abesbatza. Urte guzti hauetan bere abestiekin kale giroa sortzen saiatu da. /  ETXEBERRIA
Egunsenti Abesbatza. Urte guzti hauetan bere abestiekin kale giroa sortzen saiatu da. / ETXEBERRIA

ANTXON ETXEBERRIA ORIO.

Gauza guztiak izaten omen du bere hasiera eta baita ere bere bukaera. Eta pena handiarekin, baina Egunsenti Abesbatzak bere ibilbidea bukatutzat ematea erabaki du. 1997 hasi ziren herria beraien kantu alaiekin girotzen eta urte guzti hauetan horretan saiatu dira, bai herrian eta baita herritik kanpo ere, Orioko izena ahal den gorena jar-tzen. Hasieran haietan 13-14 lagun elkartzen ziren Egunsenti Abesba-tzan, nahiz pixkanaka gutxiago- tzen joan dira kopuruz eta egun 7 lagun bakarrik elkartzen ziren, Joxe Mari Lizasoren zuzendaritzapean.

Ospakizun eta jaietan ikusten genituen abesten (Gabonetan, herriko jaietan, Santa Zezilia egunean, zahar etxeko agureei...). Betidanik musika gustuko izan duen jendeak osatu du abesbatza, lagun artean kantatzeko ohiturari eutsi nahi izan diotenak. «Baina, toki gehienetan bezala, guk ere izan ditugu gure eztabaidak, baina oso gustura gaude egindako lanarekin. Asko disfrutatu dugu eta zuek ere, hala egingo zenutela espero dugu», diote. Eta pena da, gero eta giza-seme gutxiago nabaritzea baita kanturako. Salatxo abesbatza ere arazo berdinarekin dabil. Egunsenti Abesba-tzako kide guztiak herriari oso lotuta ibili dira beti: txistulari gisa ba-tzuk, dantzariak ere izan dira, txarangan beste batzuk, organoa jotzen (Loidik adibidez Aiako elizkizunetan organoa jotzen du), herriko koruan, abesbatza propioa sortu arte. Disko bat ere atera zuten orain 9 urte. «Agur esateko ordua iritsi zaigu. Eskerrik asko denoi, eta aupa Orio!».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos