Hitzaldi ibiltarian Elkanok eta Laurgainen arteko lotura aztertuko da

Urkullu Museoan. /  AMAXKAR
Urkullu Museoan. / AMAXKAR

GETARIA.

Udal Elkarteak antolatutako azken hitzaldi ibiltaria gaur Aian izango da. 'Elkanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian' izenburupean Aiako jauregian 2016an azaldutako dokumentuak aztertuko dira. Iñigo Urkullu Lehendakariak Balenciaga Museoan eman zuen jakitera joan den urteko maiatzean dokumentu hauek azaldu zirela, Juan Sebastian Elkanoren zortzi dokumentu original.

Gaur goizeko 11:00etan Borja Aguinagalderekin Laurgaingo jauregi aurrean hasi eta bukatuko da. Laurgaingo bailarako elementuak (jauregia, San Migel parrokia, serorategia...) ikusiko dira eta jauregiko sendien berriak, itsas jarduerak eta Elkanorekin duten lotura ezagutuko dituzte bertaratutakoak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos