Hitzaldi ibiltaria igandean Elkanoren Monumentua ezagutzeko

Elkanoren Monumentuan beti daude bisitariak. /  AMAXKAR
Elkanoren Monumentuan beti daude bisitariak. / AMAXKAR

Urola Kosta Udal Elkarteak antolatu ditu saio hauek itsas ondarea ezagutzeko. Aurrez Orio, Zumaia eta Zarautzen egin dira

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historia itsasoari estu-estu lotuta dago. Hori dela eta, eskualdeko udalek eta Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagu-tzera emateko. Hor kokatzen dira azaroan Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaian egiten ari diren hi-tzaldi ibiltariak.

Ismael Manterola, hizlari

Dagoeneko egin dituzte Orio, Zumaia eta Zarautzen eta igande honetan Getariari helduko zaio txanda. Getariako Elkanoren Monumentua aztertuko da eta hizlaria Ismael Manterola Izpizua izango da. Goizeko 11:00etan ekingo diote partaideak eta hau izango da ibilbidea; Getariako udaletxe aurrean hasi eta Elkanoren Monumentua zehatz mehatz aztertuko dute. 1924an inauguratutako monumentu hau Agustín Aguirre eta Jose de Azpiroz arkitektoek diseinatu zuten eta Victorio Macho eskultorearen lanak ditu. Monumentuaren eraikuntzaren nondik norakoak eta bere balio artistikoa ezagutuko dira hitzaldi ibiltariaren barne.

Kontutan izan doan dela eta bertaratzeko izena Turismo Bulegoan eman behar dela, 943140957 telefono zenbakian edo helbide honetara idatzita, info@getariaturismo.eus.

Aurten laugarrenez egingo dira hitzaldi ibiltari hauek. Lehendabiziko aldiz 2014 urtean egin ziren eta aurreko hiru urteetan arrakasta polita izan dute eta baita aurten ere egin diren hiru saioetan. Getariakoaren ondoren azkena abenduaren 3an izango da Aian, denak bezala igandean eta Borja Aguinagalde Olaizola hizlari izango du. 'Elkanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian' gaia aztertuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos