Hitzaldi ibiltaria bihar Elkanoren monumentua ondo ezagutzeko

Elkanoren oroigarria. /  AMAXKAR
Elkanoren oroigarria. / AMAXKAR

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

Gure eskualdearen historia itsasoari estu-estu lotua egon da beti. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko.

Hor kokatzen dira azaroan Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaian egiten ari diren hitzaldi ibiltariak. Aurten laugarrenez egin dira hi-tzaldi ibiltari hauek eta bihar Getariari helduko zaio txanda.

Aurtengoan Getariako Elkanoren Monumentua aztertuko da eta hizlaria Ismael Manterola Izpizua izango da. Goizeko 11:00etan ekingo diote partaideek eta hau izango da ibilbidea; Getariako udaletxe aurrean hasi eta Elkanoren Monumentua zehatz mehatz aztertuko dute. 1924an inauguratutako monumentu hau Agustín Aguirre eta José de Azpiroz arkitektoek diseinatu zuten eta Victorio Macho eskultorearen lanak ditu.

Monumentuaren eraikuntzaren nondik norakoak eta bere balio artistikoa ezagutuko dira hitzaldi ibiltariaren barne.

Kontutan izan doan dela biharko saio hau, beste guztiak bezala, eta bertaratzeko izena Turismo Bulegoan eman behar dela, 943140957 telefono zenbakian edo helbide honetara idatzita, info@getariaturismo.eus.

Elkano protagonista

Goiz erdiko 5 hitzaldi ibiltari dira guztira antolatu direnak. Orain arte Orio, Zumaia eta Zarautzen egin dira eta azkenengoa Aian izango da, abenduak 3an. Borja Aguinagalde Olaizola hizlari izango du. 'Elkanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian' gaia aztertuko da. Hitzaldi denak Juan Sebastian getariar marinelari lotutako gaiak aztertzen dituzte, bere mundubiraren 500. urteurrena hurbiltzen ari denean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos