Hiru dantza-saio, 'Dantzatu nirekin!' programari bukaera emateko

'Dantzatu nirekin!' Ayala Lopes bere haurrekin uda honetan egin duten dantza saio baten ondoren. /
'Dantzatu nirekin!' Ayala Lopes bere haurrekin uda honetan egin duten dantza saio baten ondoren.

Dantza saioak asteburu honetan egingo dira, lehena gaur bertan, arratsaldeko 18:30ean Baraka tabernaren atzeko plazan

DV ORIO.

Abuztuan hainbat dantzaldi egin dira hondartza inguruan 'Dan-tzatu nirekin!' programaren barruan. 'Dantzatu nirekin!' programa Ayala Lopesen ekimen bat izan da, Udalak lagundu duena. Programaren horren bidez, 30 bat lagunez osatutako talde batek (haurrak, gehienak; eta gurasoren bat ere bai) dantza-saioak egin ditu abuztuko arratsaldeetan; gehienak, hondartza inguruan.

Orain, ekimenari bukaera emateko, hiru dantza-saio egingo dituzte herrian. Lehenbizikoa, gaur bertan, Baraka tabernaren atzeko plazan egingo dute, arratsaldeko 18:30ean. Bigarrena, bihar, larunbata, irailak 16, Aterpe tabernaren atzeko plazan izango da, ordu berean eta hirugarren eta azkena, igandean izango da, Herriko Plazan, 17:00etan hasita.

Saio guztiak ordubete ingurukoak izango dira eta dantza-saioaren ondoren, ekimenari bukaera emateko, merienda txiki bat egingo dute parte hartu duten haurrek beraien gurasoekin batera.

Fotos

Vídeos