«Hiri Antolamenduko Plana kaxoi batean gordeta du EAJ-PNVek»

EH Bilduko zinegotziak ez dira konforme EAJren lanarekin.

EH Bilduren esanetan, «geldialdiaren ondoren bi urteko atzerapenekin goaz eta ez dira hartutako konpromisoak bete»

DVORIO.

Orioko herriaren etorkizuna finkatuko duen dokumenturik garrantzitsuena da Hiri Antolamendu Plana eta herriko ezaugarri guztiak kontuan hartzen ditu: gizarte mailakoak, ingurumenekoak...

2013ko uztailean, erabaki zen HAPO berria tramitatzea eta 2017an bukatuta beharko luke izan. 2014ko abenduan dokumentuaren Aurrerapena jende aurrean jarri zen, proposamenak azaldu ziren, eztabaidatzeko bost saio egin ziren herritarrekin eta saio haietan jasotako ekarpenez gain, idatziz 16 iradokizun aurkeztu zitzaizkion Udalari. Hori guztia Bildu-Orain agintaldian.

Orioko EH Bilduren esanetan, «gardentasunez eta herritarrekin partekatuz abiatutako lan hau inolako argibiderik eman gabe bahitu eta kaxoi ilun batean gorde du EAJk, eta 16 herritarrek egindako iradokizunek ez dute oraindik erantzunik jaso». Era berean, esaten dute, geldialdiaren ondorioz, bi urteko atzerapenekin doazela, eta ez direla bete Antolamendu Plan hori gidatzen ari den enpresarekin hartutako konpromisoak. «EAJk kinka larrian jarri du aurrez egindako lan guztia. Gestio onaren ikur direla esango dute, baina errealitateak beste aurpegi bat erakusten du».

Fotos

Vídeos