6-9 hilabete beharko dira eliza erabilgarri jarri ahal izateko

Kanpaidorreak berriro ere lehengo itxura izango du. / ARGAZKIAK ARRIZABALAGA
Kanpaidorreak berriro ere lehengo itxura izango du. / ARGAZKIAK ARRIZABALAGA

«Ez zen zauriturik izan eta hori da garrantzitsuena»

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

«Ez da ezer tragikorik gertatu, ez da zauriturik izan, eta okerra konpondu ahal izango dugu, denborarekin...eskerrak eman beharko genuke» dio herriko apaiza den Koldo Intxaustik gertatu dena hausnartuz.

Abenduaren 1ean, gaueko 21:30etan tximista batek herriko eliza jo zuen, herriko plaza tamaina handiko harri puskaz estaliz. kalteak larriak izan ziren eraikinarentzat, baina ez zen inolako zauriturik izan. Eta hori azpimarratu nahi izan du Koldok behin eta berriz berarekin izan dugun elkarrizketan.

Denbora beharko da Elizako eraikinean izan diren kalteak konpontzeko. Instalakuntza elektrikoa guztiz erre zen eta dena berritu beharko da. Sakristiak ere suak eraginda kalteak izan ditu, baina arinak; Koruko sabaiak zuloak ditu, dorretik erori ziren harriak eraginda, eta orain hilabete batzuk zaharberritu zen organoaren ezker aldeak eta barruak kalteak izan ditu. Teilatuak ere kalteak ditu...eta zer esan elizaren kupulaz...

Hala ere, baikor azaldu da Koldo: «denbora beharko da baina konponduko dugu! gauzak ondo egingo ditugu, kupula berriro ere lehen zegoen bezala jarriko da, kendu berri ditugun harriak berriro ere erabiliaz eta beste batzuekin osatuz; organoa berriro konponduko da, instalakuntza elektriko berria jarriko da, abar». Bide batez, eliz dorretik kanpaiak kendu direnez, hauei ere txukundu bat emango zaie eta pi-tzatuta zegoena behar bezala konpontzen saiatuko dira, hori posible bada behin-tzat.

Kostu handia

Kostu ekonomikoa zenbatekoa izango den ez du jakin oraindik zehazten Intxaustik, baina hau handia izango dela baieztatu digu. Hala ere, gai honekin ere baikor azaldu da: «Seguru on bat geneukan eta hortik jasoko dugu kostuaren parte bat; Foru Aldunditik ere zerbait etorriko da, eraikin historikoa baita eraikina eta falta dena elizak jarriko du» gaineratuz.

Denbora beharko da ordea egin beharreko gestio eta proiektu guztiak egin, lanak bideratu eta hauek gauzatzeko. Segurtasuna guztiz bermatu arte ez da eliza herritarren-tzat irekiko, eta barruko lanak amai-tzeko 6 eta 9 hilabeteko epea aurreikusten da. Dena amaitzeko oraindik eta gehiago.

Egun, San Juan egoitzako Milagrosa eliza erabiltzen ari dira, eta hala izan beharko du Gabonetan ere. Baina epe motzean -urtarrila erdi aldera edo- herri gunean dagoen beste lokal batean izango dira elizkizunak, adin handiko fededunen erosotasuna bermatu asmoz. Eraikin hau lehen 'Herrero' taberna zegoen lokala izango da, hau egokitu ostean. Hiletak ordea eliz eraikin handiagoak dauden Arroagoi edo Aizarnan izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos