Herritarren aurrean maila ematen saiatuko dira

Orioko traineruentzat egun berezia gaurkoa, herritarren aurrean maila ematen saiatuko dira. / ETXEBERRIA
Orioko traineruentzat egun berezia gaurkoa, herritarren aurrean maila ematen saiatuko dira. / ETXEBERRIA

17.30ean hasiko dira Orioko XXVII. Estropadak, lehendabizi mutilak eta gero neskak

DV ORIO.

Arraun munduak Orion du gaur hitzordua, arratsaldean ospa-tzen diren bi estropadekin. Lehendabizi, 17:30ean hasita, V. Orio Kanpina Bandera, ACT-ko traineruentzat, eta segidan, emakumeen txanda, baita ere V. Orio Bandera jokoan eta Euskotren Ligako 1. estropada puntuagarria. Nesken kasuan, hamar ontzi izango dira lehian eta lau sailkatuko dira Euskotren Ligarako, gaur eta bihar artean (bihar Donostian), puntu gehien lortzen dituztenak. San Juan eta Hibaika segurutzat jo daitezke, baina beste bi postuetarako borroka izango da: Cabo, Arraun Lagunak, Hernani, Orio... Ea Santi Zabaletaren neskak txartela lortzen duten.

Baina, esan bezala, aurretik mutilak izango dira lehian, hauek ere erlojupean, minututik minutura. Ez dute erreza izango joan den igandeko garaipena errepikatzea, baina, etxean, herritarren aurrean, ahalegin guztiak behintzat egingo dira.

Gaurko estropadak aparte, asteburu honetan infantil eta kadeteak Banyolas-en dira (56 pertsona), Espainiako arraun mugikorreko txapelketan. ARC-1eko trainerua berriz, gaur Donostiarra Banderan hartuko du parte da eta bihar eguerdian Aritzaleki Banderan.

Era berean, bai ACT-eko ontzia eta baita ere emakumeak bihar eguerdian Donostiako Banderan izango dira. Ikusi daitekeen bezala, arrauna topera.

Temas

Orio

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos