Herritar askok hartu zuten parte giza katean

Ehunka herritarrek hartu zuten parte giza katean. /  ARRIZABALAGA
Ehunka herritarrek hartu zuten parte giza katean. / ARRIZABALAGA

624 lagun saretu ziren izena emanez

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Ehunka herritarrek hartu zuten parte igandean GED-k antolatu zuen giza katean. Guztira 624 herritar saretu ziren ekimen honetan parte hartzeko, hau da, 624 herritarrek eman zuten izena zapia erosi eta bost euro ordainduz. Hauetaz gain ere izango zen bere kasa joango zenik ere. Batzuk mendiz mendi oinez, beste batzuk autobusez eta gainontzekoak autoetan hurbildu ziren Arroabera, tokatzen zitzaien kilometroetan giza katean egoteko asmoz.

Gauzak horrela oso gustura azaldu ziren azken hilabete eta urteetan lanean aritu diren herriko GED-ko lagunak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos