Herriko txaranga indartzeko deialdia egin du Talaimendik

Txarangak bere musikarekin herria girotzen du. /  ETXEBERRIA
Txarangak bere musikarekin herria girotzen du. / ETXEBERRIA

DV ORIO.

Orioko Talaimendi txaranga jendez husten ari da eta bertan dabiltzanek ahalegin bat egin nahi dute txaranga indartzeko. Horretarako, bilera bat antolatu dute irailaren 13an, 20:00etan KTAko lokaletan eta dei egiten diete herriko musikazaleei bertara azaltzeko eta txarangan parte hartzen hasteko. Bereziki, jende gaztea inkorporatu nahi dute txarangan, 13 urtetik gorakoa eta instrumenturen bat jotzen dakiena (saxofoia, tronpeta, perkusioa...). Ez da beharrezko maila handia izatea, baina bai kanta ezagunenak jotzeko adina jakitea.

Txarangako kideek adierazi dutenez, jende berririk inguratzen ez bazaie, baliteke txaranga bertan behera utzi behar izatea eta pena litzateke herria txarangarik gabe geratzea.

Fotos

Vídeos