Herriko turismo sektoreari buruzko galdeketa prestatu du Udalak

DV ORIO.

Orioko turismo sektoreari buruzko galdetegia prestatu du Udalak, eta herritarren iritzi eta ekarpenak eskatzen ditu. Udala Siadeco enpresarekin egiten ari da lan hori. Udalak bultzada eman nahi dio turismo sektoreari, enplegu-aukera berriak sortzeko eta, era honetara, herritarren ongizatea hobetzeko. Beste ezer baino lehen, jakin nahi du zein egoeratan dagoen Orioko herria turismoari dagokionez eta, horretarako, inplikatutako eragileen iri-tziak eta ekarpenak jasoko ditu galdetegi baten bitartez.

Sektore horretan ari direnen iritzia jasotzeaz gain, Udalak jaso nahi du, baita ere, herritarren ekarpena eta, horretarako, dei egiten die oriotarrei galdetegi honi eran-tzuteko. Galdetegia PDF formatuan dago. Behin deskargatuta, bertan bete daiteke (5 minutu behar dira) eta, galdetegiaren bukaeran dagoen bidali botoiari emanda, posta elektronikoz iritsiko zaio Siadecori. Galdetegiari erantzuteko azken eguna abenduaren 8a izango da. Edozein zalantza argitzeko, deitu 943310034 telefonora edo idatzi siadeco@siadeco.eus helbidera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos