Herriko rock mugimenduaren 50. urteurrena ospatzeko 'Rock astea' delakoa antolatu nahi da

Leok'k taldeko rockeroak izan ziren aitzindariak. /  ARRIZABALAGA
Leok'k taldeko rockeroak izan ziren aitzindariak. / ARRIZABALAGA

Bideo emanaldia, argazki erakusketa, mahai-ingurua eta kontzertua abuztuaren 25etik irailaren 1era

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

2018ko urte honetan 50 urte beteko dira Leok'k musika taldea sortu zela. Herriko lehenengo rock taldea izan zenez esan genezake herriko rock mugimenduaren 50. urteurrena izango dela hau. Hori dela medio, Leok'k musika kultur elkarteak, Zestoako Udalaren laguntzarekin, abuztuaren 25etik irailaren 1era 'Rock astea 2018' ekimena antolatzeko plangintza aurkeztu du, «lehengo eta oraingo musika taldeek parte hartzeko asmoz», hauek herriko rock mugimenduaren historia honetan partaide izan eta bakoitzak bere ekarpenak egin ditzaten, hala nola: bideo emanaldian, argazki erakusketan, mahai-inguruan eta kontzertuetan parte hartuz. Herriko rock talde bakoitzak zertan parte hartu nahi edo ahal dutn, ekitaldi batean zein bestean -edo denetan- jakin arazteko epea, maiatzaren 15a artekoa izango dela adierazi nahi dute antolatzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos