Herriko futbol taldeen 2018. urteko lehen partidak, asteburu honetan

Erregional mailako taldeak Haranen jokatuko du igandean 16.00etan. /  J.A.
Erregional mailako taldeak Haranen jokatuko du igandean 16.00etan. / J.A.

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Usurbil Futbol Taldeak 2018. urteko lehen partidak jokatuko ditu asteburu honetan. Bihar Errege Eguna izanda ere, talde desberdinek jardunaldi berri bati egingo diote aurre gaur, bihar eta igandean.

1. infantil mailako nesken taldeak gaur goizeko 9:00etan jokatuko du Harane futbol zelaian San Ignacio IK taldearen aurka 2017ko abendu hasieran jokatu beharreko neurketa. Pasa den asteazkenean jokatu zuten jardunaldi honetako partida, Antigua Luberriri 8-2 irabaziaz eta atzeratutako partida irabaziaz gero 2. postua eskura izango dute.

Kadete mailako emakumezkoen taldeak, berriz, bihar goizeko 12:15etan jokatuko du Kopako norgehiagoka. Herriko taldeak Beasainen jokatuko du Goierri Gorri FK A-ren aurka.

Infantil mailako mutilen taldeak ere, bihar, Errege Egunez, jokatuko du aurtengo lehen neurketa. Herriko jokalari gazteek Astigarragako Mundarro A taldea izango dute aurrez aurre Harane futbol zelaian goizeko 11:15etan hasita. Herriko taldea bere multzoan lehen postuan kokatuta dago.

Ohorezko mailako jubenil taldeak, berriz, gaur 11:45etan Astigarragan izango du hitzordua. Lehen itzuliko azken neurketa jokatuko dute Astigarragako Mundarro taldearen aurka.

Azkenik. Lehenengo Erregional mailako mutilen taldeak igandean ekingo dio igoera faseari Harane futbol zelaian. Arratsaldeko 16:00etan hasita Getariako Keta taldea izango dute aurrez aurre.

Herriko taldeak lehen faseko azken jardunaldian lortu zuen igoera fasea jokatzeko txartela. Segura Goierri taldeari 2-0 irabazi ostean 3. postuan amaitu zuten eta igoera fase honetan, Getariako Keta taldeaz gain, Orereta Kafea, Dunboa Eguzki, Iluari, Aloña Mendi, Ilintxa, Munibe, Segura Goierri eta Pasaia izango dituzte aurkariak.

Odol emanaldia astelehenean

Datorren astelehenean, hilak 8, 2018. urteko lehen odol emanaldia izango da herriko Osasun Zentroan. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30era odola ematera gonbidatuta daude beharrezko baldintzak betetzen duten guztiak.

Bodas de Oro

El matrimonio formado por Joxe Arruti Lizaso y Mari Carmen Borda Izaguirre celebra el cincuenta aniversario de su boda. «Enhorabuena por vuestras Bodas de Oro», dicen desde su familia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos