Herriko ekipamenduei buruzko gogoeta

Parte hartze prozesuan. Guztira 30 lagunetik gora elkartu dira, talde ezberdinetan banaturik. /
Parte hartze prozesuan. Guztira 30 lagunetik gora elkartu dira, talde ezberdinetan banaturik.

Azaroan eta abenduan burutu den parte hartze prozesuaren ondorioak kaleratu berri ditu UdalakUdaletik diotenez, «kontutan hartuko ditugu prozesuaren emaitzak, datozen urteetako inbertsio-planak erabakitzeko»

DV ORIO.

Udalak Orioko ekipamenduei buruzko parte hartzeko prozesua egin du azaroan eta abenduan, Elhuyar fundazioarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin.

Oro har, Orioko elkarteetako kideek oso balorazio ona egiten dute herrian dituzten ekipamenduei buruz. Oriok ekipamendu asko eta desberdinak dituela aitortu dute. Elkarteak eta eragilek dituzten ekipamenduekin asetuta daude, azpimarratuz, Udaleko aurrekontua txikia dela ekipamendu guztien mantenua eta behar diren inbertsioak egin ahal izateko.

Elkartetako eta erakunde desberdinetako kideek hainbat konponketa eta hobekuntza proposamen egin zituzten gaur egun erabilgarri dauden ekipamenduetarako. Kultura arloan, adibidez, Arraun Etxeko areto nagusia ekitaldi desberdinetarako egokitzea eskatu da; Salatxo aretoaren irisgarritasuna hobetu; Natur taldearen lokala berritu eta egokitu edo eta Kosta Tailerrean igogailua jarri. Kirol arloari dagokionez: surfeko lokalaren pareten saneamendua; futbol zelaiko belardia aldatu; Arraun Etxeko sarbidea hobetu, edo eta Arraun Etxeko pantalanaren irisgarritasuna hobetu.

Hezkuntza arlorako ere hainbat proposamen: Zaragueta frontoiari etekina ateratzeko hobekuntzak egin; haur eskolako terrazak estali gelari luzapena emateko; hondar-tzako espaloia zabaldu; moila aldetik irisgarritasuna hobetu, eta aldi berean, beste hainbat hobekuntza Zaragueta, Ikastolan eta Danbolin Musika Eskolarako. Sozio-sanitarioari buruz, osasun zentroa handitzeko egokitzapenak egin; gizarte zerbitzuak optimizatu; gizarte-ongizateko baliabideak hobetu, adinekoak etxean mantentzeko. Merkataritza arloan, aparkalekuak erdigunean (kiroldegian Udalarenak direnak futbol zelaiaren azpikoekin ordezkatzea, eta honetan sistema errotatiboa jarri). Azkenik, turismoari dagokionez, turismo bulegoa behera jaistearen abantaila azpimarratu zen, eta udan beste informazio puntu dinamikoak sortzea hondartzan, herrian dagoena jakinarazteko; aparkaleku handietan herriari buruzko informazio orokorraren kartelak jartzea; Benta gaineko aparkalekua auto-karabanentzako egokitu, eta bidea egokitu, bide bazterreko seinaleak eta abar; San Martingo argiteria, kalearen egoera eta saneamendua. Era berean, baserri-bideak konpontzea eta baserri-bideetako urak kanalizatzea eskatu zuten bilera hauetan.

Hiru bileretako bakoitzean, 30 lagunetik gora aritu ziren. Kultura, kirola, gazteriako parte hartze prozesuan 32 lagunek hartu zuten parte; sozio-sanitarioa, hezkuntza, merkataritza, turismoko bileran, 37k, horietatik 26 emakumeak; eta abenduaren 13ko azken saioan 36 lagunek.

Udaletik diotenez, kontuan hartuko dituzte emaitzak datozen urteotako inbertsio-planak erabaki-tzerakoan. Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesuan parte hartu duten guztiei, beren laguntzagatik eta erakutsi duten jarrera prestuagatik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos