'Herribil' jaialdia gaur gauean Karela kiroldegian, Harribilek antolatuta
Harribil dantza taldeak, Danbolin musika eskolak, Salatxo abesbatzak, bertsolariak, Talai Mendi txarangak, trikitilariak .... hartuko dute parte 22:00tan hasiko den jaialdian
Gabonetako egitarauaren barne, gaur gaueko 22:00etan Karela kiroldegian, Harribil dantza taldeak antolatuta, 'Herribil' jaialdia ospatuko da. Dantza eta musika ikuskizunarekin gozatzeko aukera, izan ere urtero bezala, herriko talde eta jende askok hartuko dute parte 'Herribil' jaialdiaren 13. edizio honetan.
Gaur gaueko ekitaldian parte hartuko duten taldeak herrikoak izango dira, ondorengoak hain zuzen: Harribil dantza-taldea, Danbolin musika eskola, Salatxo abesbatza, Talai Mendi elkarteko dantzariak, Errikotxiako bertsolariak, Talai Mendi txaranga eta, Julen Alonso, Esti Markez eta Eneritz Aulestia trikitilariak. Ekitaldia aurkezten herriko bi gazte arituko dira: Jon Garate eta Aitor Larraza.
Lan asko egin dute aipatutako taldeek gaurko ekitaldia prestatzen, eta herritarrei gonbita luzatzen zaie Karelara hurbildu eta ikuskizunarekin disfrutatzeko.
Bihar, kalez-kale kantari
Datozen egunetan datorrenaren hasiera besterik ez da izango gaurko emanaldia, izan ere, bihar, igandea, gabon bezpera, goizeko 10:45ean, haurren kalez kaleko kantu-saioari emango zaio hasiera. Zaragueta Eskola, Herri Ikastola eta Danbolin Musika Eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, Ikastola ondoko plazan hasita.
Era berean, Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta, 11:00etatik aurrera, tonbola egingo da Ikastolan, diru irabaziak Rwandara joango direlarik.
Olentzero eta Mari Domingin
Arratsaldean, berriz, 17:00etan, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera iragartzen da herriko plazara, Arkupe, Txurrumuski, eskola, ikastola eta Udalaren eskutik. Beraz, arratsaldez ere kale girorik ez da faltako, herritarrei parte hartzera animatzen zaielarik.
Gogoratu ere, datorren asteazkenean, abenduaren 27an gabonetako haur parkea zabalduko dela Karela kiroldegian. Goiz eta arratsaldean, hainbat jolas eta puzgarri izango dituzte eskura haur eta gaztetxoek egun eder bat igarotzeko, doako sarrerarekin.
Lo + leído
Top 50
- 1
Mata a su expareja y a la madre de ésta y se lanza al vacío tras dar fuego al piso en Vitoria
- 2
Muere el 'dj' Avicii con 28 años
- 3
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 4
Juanmi: «Imanol confía en todos los jugadores, no como Eusebio»
- 5
Lasala Plaza Hotel abre sus puertas en junio e inicia hoy la venta de habitaciones