Herrialde desberdinak herri bakar batean

Jatorri desberdinetako janaria dastatzeko aukera izan zen./
Jatorri desberdinetako janaria dastatzeko aukera izan zen.

Igandeko aniztasunaren erakusgarri izan zen bestalde, jakien dastaketa arrakastatsua

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Beste urte batez Usurbil munduari begira jarri zen igandean. Laugarren urtez jarraian Usurbil herri anitza dela argi gelditu zen, sorterri desberdinetako usurbildarrak bildu baitziren goizean zehar herriko pilotalekuan ospatu zen Mundualdia jaialdian.

Herriko Orbeldi dantza taldeko kideak izan ziren herrialde desberdinetako banderak eskuetan hartuta igandeko ekimenari hasiera eman ziotenak eta beren erakustaldiaren ondoren, antolatzaileak eta Xabier Arregi herriko alkatea izan ziren jaialdiaren hasierako agurra eskaini zutenak. Alkatearen esanetan Usurbila etorritako guztientzat ateak zabalik daude, nahiz eta herri euskalduna izan.

Ondoren, herrialde desberdinetako bi dantza saio ikusteko aukera izan zen frontoian. Cultural Group eta Asociacion Internacional 5 Estrellas taldeak izan ziren beren dan-tza saio erakustaldia eskaini zutenak.

Igandeko aniztasunaren erakusgarri izan zen bestalde, jakien dastaketa. Izan ere, herrialde desberdinetako jakiak probatzeko aukera izan zen pilotalekuan azken urteetan bezala. Ghana, Mauritania, Italia, Kuba, Nigeria, Euskal Herria, Sahara, Honduras, Pakistan eta Nicaraguako gastronomiaz gozatzeko aukera izan zen igandeko jaialdira gerturatu zirenek.

Hala ere, aurtengo Mundualdia ekimena ez zen igandeko jaialdiarekin amaitu. Azaroaren 2an, arratsaldeko 18:00etan, 'Islamofobia gure gizartean' hitzaldia eskainiko du Tarana Karim etaSOS Arrazakeriak Potxoenean.

Fotos

Vídeos