Herri kirolak eta musika izango dira protagonistak gaur Saiatzen

Arratsaldeko seietan harri jasotzeaz eta aizkoraz gozatzeko aukera izango da. /
Arratsaldeko seietan harri jasotzeaz eta aizkoraz gozatzeko aukera izango da.

Bihar berriz San Kristobal eguna izango da

DV AIZARNAZABAL.

San Kristobal jaiek aurrera darraite Saiatz auzoan eta gaur eguerdiko 12:00etan pintxo poteoa izango da Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituta. Arratsaldeko 18:00etan, herri kirolak, harri jasotzen Jose Ramon eta Hodei Izeta arituko direlarik eta aizkoran berriz, Luis Mari Txapartegi eta Xabier Zaldua. Jarraian, 21:00ak inguruan, txikiteoa trikitilariekin eta afal ondoren, erromeria goizaldera arte.

Biharko egunez, San Kristobal hain zuzen ere, 12:00etan meza nagusia auzoko ermitan eta kotxeen bedeinkapena izango dira, ondoren txikiteoa egongo delarik Jone eta Irati trikitilariekin.

Arratsaldeko 17:30ean ume jolasak izango dira, ondorengo txokolatadarekin. Arratseko 19:00etatik 20:30era bitartean erromeria Laja II eta Narbaizarekin eta afal ostean berriro, horrela aurtengo festei amaiera emanez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos