Herri kirolak eguerdian, eta Skasti eta Esne Beltza taldeen kontzertua gauean

Aiako jaiak. Gaurtik ostegunera bitartean eta gaur gauean Esne Beltza izango de herriko plazan. /
Aiako jaiak. Gaurtik ostegunera bitartean eta gaur gauean Esne Beltza izango de herriko plazan.

Gaur, Aiako San Donato eta San Lorentzo jaien hasieran

DV AIA.

San Donato eta San Lorentzo jaiak gaurtik aurrera Aian, eta lehen egun honetan herri kirolak eta gaueko kontzertua aipatu behar. Nahiz eta festa hasierako txupinazoa bihar arratsaldean jaurti, larunbata izanik egun aproposa gaurkoa.

Herri kirolekin hasiko da egitaraua, goizeko 11:00etan Iosu Larrartek bizikletan eta Hodei Alkortak korrika egingo duten apusturekin, ea nor lehenago iritsi Andatzatik Aiako plazara. Ondoren, 11:30ean, auzoen arteko herri kirol txapelketa ospatuko da. Eguerdi partean, paella lehiaketa herrikoia eta bazkaldu ondoren jokoak izango dira trikitilariek alaituta.

Arratsaldea zabaltzeko, 18:30ean Elektrotriki poteoa herriko tabernetan. Gauerako berriz, kontzertu potentea, Why not?, Skasti eta Esne Beltza taldeekin. Goizalderako, 5:30ean sorpresaren bat egongo dela txosnan aurreratzen dute antola-tzaileek.

Biharko eguna, Aiako Bolo Txapelketarekin zabalduko da, 17:00etan trikitilari txapelketa izango da eta, 19:30ean jaurtiko da jaien haserako txupinazoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos