Hazilan programaren 5. edizioa abian jarri da enpresetan praktikak egiteko

DV GETARIA.

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan Proiektuaren bosgarren edizioa jarri du martxan. Orain arte egin dituzten 4 edizioetan 62 pertsonek hartu dute parte eta gaitasun sozio-profesionalak landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte enpresetan (praktikak, prestakuntza lanpostuan, proiektuak...). Parte hartu dutenen %50 prozesuan zehar edo amaitu eta 6 hilabeteko epean laneratu da.

Oraingo hau bosgarren edizioa da eta otsailean hasi eta uztailean amaituko da. Programak bi fase edo atal izango ditu: lehendabizi Aktibatu fasea, zeharkako konpetentziak lantzeko eta, ondoren, Kokatu edo Lanekin fasea, enpresetan praktikak egiteko.

Zer da Hazilan?

Gazteei gaur egun beharrezko dituzten trebetasunak beregana-tzen laguntzeko eta, era berean, enpresek dituzten beharrei eran-tzuteko programa da. Programaren balio erantsia da esperien-tzian oinarritutako ikaskuntza jasotzea, hain juxtu ere gaur egun enpresek eskatzen dituzten trebetasun eta konpetentziak lan-tzeko.

Informazio-saioa egingo dute, interesa dutenei programaren xehetasunak azaltzeko urtarrilak 19an, datorren ostiralean goizeko 11:00ak eta 12:00ak bitartean. Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea, Zarautz) egingo da. Izena emateko epea zabalik dago datorren urtarrilak 26a bitartean. Xehetasun gehiago http://www.urolakosta.eus weborrian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos