Hazilan programako parte hartzaileek lehen fasea amaitu dute

Hazilan. Programako partaideak lehen fasea amaitu dute. / AMAXKAR

Marketin digitalaren arloko prestakuntza jaso eta proiektuak garatuko dituzte irailetik abendura eskualdeko enpresentzat

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Hazilan programako 4. edizioko parte-hartzaileek amaitu dute lehen fasea. Bertan gaur egugo enpresak gero eta gehiago eska-tzen ari diren konpetentzia pertsonalak eta profesionalak landu dituzte (proaktibitatea, norbere buruarekiko konfiantza, taldean lan egiten jakitea...).

Bigarren faseari (Talentu Ihesa Ekiditen) irailean ekingo diete. Bigarren fasean, alde batetik, 200 orduko prestakuntza jasoko dute marketin digitalaren arloan eta, bestetik, proiektuak garatuko dituzte eskualdeko enpresekin elkarlanean.

Enpresen proiektu horietan honako edukiak landuko dituzte: enpresaren sare sozialen estrategia garatu eta SEO/SEM posizionamendua hobetu, enpresaren bloga garatu, e-maila, marketina, zozketak eta online publizitatea eta online komunikazioaren legediaren jarraibideak. Proiektuak abendura arte garatuko dituzte eta Udal Elkarteak izendatutako koordinatzaile baten laguntza izango dute.

Fotos

Vídeos