Borrar
Hazilan. Joan den urtean parte hartu zutenak.
Hazilan programa berriz ere martxan da 20-44 urte bitartekoentzat

Hazilan programa berriz ere martxan da 20-44 urte bitartekoentzat

Bosgarren edizioan, enpresak gero eta gehiago eskatzen ari diren konpetentzia pertsonalak eta profesionalak landuko dira

DV

ORIO.

Jueves, 25 de enero 2018, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan Proiektuaren bosgarren deialdia egin du. Orain arte egin diren lau edizioetan 62 pertsonek hartu dute parte eta gaitasun sozio-profesionalak landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte 27 enpresetan (praktikak, prestakun-tza lanpostuan...).

Oraingo hau bosgarren edizioa da. Edizio honetan, gaur egun enpresak gero eta gehiago eskatzen ari diren konpetentzia pertsonalak eta profesionalak landuko dira: proaktibitatea, norbere buruarekiko konfiantza, taldean lan egiten jakitea...

Programak bi fase edo atal izango ditu. Parte-hartzaileek lehendabizi 'Aktibatu' urratsa egingo dute: zeharkako konpetentziak landuko dituzte ikasitakoa egiteko eta praktikatzeko metodologia erabiliz. Ondoren, laneratzeko aukera eta bideak aztertuko dira partehartzaile bakoitzarekin, bere ezagutza, jarrera, nahi eta ezaugarrien arabera: praktikak, prestakuntza lanpostuan bertan...

Hazilan programaren bidez, gazteei gaur egun beharrezko dituzten trebetasunak bereganatzen lagun-tzen zaie eta, era berean, enpresek dituzten beharrei erantzuteko programa da. Programaren balio erantsia da esperientzian oinarritutako ikaskuntza jasotzea, hain juxtu ere gaur egun enpresek eskatzen dituzten trebetasun eta konpetentziak lantzeko.

Hazilan programa 20-44 urte bitartekoentzat da eta goi mailako ikasketak dituztenei zuzentzen zaie, eskualdekoek lehentasuna izanik. Izena Udal Elkartean eman daiteke, edo bestela, hazilan@urolakosta.eus helbidera idatzita.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios