Haurrak Getariako jaun eta jabe Alkate Txikiaren Egunean

Julen Aristi. Alkate Txikia bere bost zinegotziekin eta irakurtzeko garaian. Aurrez eta ondoren jolasak egin zituzten Berdura Plazan. /  AMAXKAR
Julen Aristi. Alkate Txikia bere bost zinegotziekin eta irakurtzeko garaian. Aurrez eta ondoren jolasak egin zituzten Berdura Plazan. / AMAXKAR

Jolasak, udalbatzarra, afaria eta musika umeen egun berezi honetan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Alkate Txiki eguna ospatu zen atzo Getariako Guraso Elkarteak urtero antolatzen duen ekimenaren barne. Herriko haurrak izan ziren protagonistak arratsalde osoan zehar. Lehendabizi Berdura Plazan elkartu ziren hainbat joko eta tailerretan parte hartzeko asmoarekin. Eguneko ekimen nagusia 18:30ean hasi zen udaletxeko batzar aretoan. Bertan, Alkate Txikiak, Julen Aristik, eta bere bost zinegotziek -Libe Ulacia, Lamine Challal, Miren Ezenarro, Aimar Eizagirre eta Sara Sandoval- udalbatzarra gidatu zuten getariar umeen eskaerak entzunaz. Etorkizunean gaztetxo hauek izango dira herrian agintea hartu beharko dutenak eta egun honetan Udalaren funtzionamendua hurbiletik ezagutzen dute, parte hartuz.

Buruhandiek alaitu zituzten jarraian kaleak. Gora eta behera ibili ondoren, gosea ere zabaltzen hasi zitzaien eta denak berriro Berdura Plazan elkartu eta afaldu egin zuten. Egunari amaiera egokia emateko Soinuz Blai taldearekin musikaz girotutako gaua pasa zuten herriko gaztetxoenak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos