Borrar
Haur Eskolari buruzko galdeketa egiteko aukera dago. ARANBERRI
Haur eskolari buruzko galdeketa egiten ari dira Udala eta ikastola

Haur eskolari buruzko galdeketa egiten ari dira Udala eta ikastola

Igandera arteko epea utzi dute, galdetegia erantzuteko

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Viernes, 16 de febrero 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Usurbilgo Udalak eta Udarregi Ikastolak gure herriko Udal Haur Eskolari buruzko galdeketa bat abiatu dute eta 2011. urtetik aurrera seme-alabak eduki dituzten gurasoei dago zuzenduta. Galdeketa horrek helburu bat baino gehiago ditu: batetik, udala eta ikastola eskaintzen ari diren zerbitzuaren gaineko ebaluazioa egin nahi dute; eta, bestetik, 0 eta 3 urte arteko haurrekin gure herrian dauden eskolatze-ohiturak ezagutu nahi dituzte. Galdeketa horrek eskaintza indartzen lagunduko du, ondo egiten ari diren horretan sakontzeko eta hobetu beharrekoak hobetzeko.

Ahalik eta informazio aberatsena jasotzeko, oso garrantzitsutzat jotzen dute gurasoek parte-hartzea, eta, horregatik, 5 minutu hartzeko eskatu diete, galderei erantzuteko. Galdetegia guztiz anonimoa da, eta emaitzak zuzenean Gura Market_IN enpresako (www.guras.eus) lantaldeak kudeatuko ditu.

Parte hartzeko Udalaren (www.usurbil.eus) eta Udarregi Ikastolaren (www.udarregi.eus) webguneetan topa daiteke esteka, edo bestela zuzenean helbide honetan: https://es.surveymonkey.com/r/UdalHaurEskola.

Hilaren 18ra arteko epea utzi dute, galdetegia erantzuteko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios