Hasi dira San Praixku jaiak Aginagan

Musikariak ere bikain aritu ziren. Adin desberdinetako taldeak ikusi ahal izan ziren dantzan. Herritar hauek ikuskizun polita eskaini zuten. /
Musikariak ere bikain aritu ziren. Adin desberdinetako taldeak ikusi ahal izan ziren dantzan. Herritar hauek ikuskizun polita eskaini zuten.

Hala ere, bihar izango da Aginagako egun handia, San Praixku eguna ospatuko baitute

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Pasa den ostiralean hasita jai giroa izan da nagusi asteburuan Aginagan. Eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, ekitaldi ugari izan dira ostiralean txupinazoa eman zutenetik.

Honela, Aginagako XV. Eskuzko Pilota txapelketako finala ere jokatu zen eta Xabier Santxo usurbildarra eta Aitor Aranguren aginagarra izan ziren txapeldunak. Horrez gain, tortilla txapelketa, oilaskoa biltzaileak haurren moto lasterketa, karaokea, afaria eta erropemeria ere izan ziren larubatean.

Igandean, berriz, dantza saioek bereganatu zuten arretarik handiena. Goizean Aginagako haur dantzari taldearen emanaldia ikusteko aukera izan zen eta arratsaldean, berriz, herriko Orbeldi dantza taldeak 'Indiana Jones eta kaliz sakratua' ikuskizuna eskaini zuen Aginagako frontoian. Euskal Herriko toki desberdinetako dantzak ezagutarazi zituzten zuzeneko musika eta guxti eta antzerkilariez lagunduta.

Egun handia bihar

Hala ere, bihar izango da Aginagako egun handia, San Praixku eguna ospatuko baitute. Goizeko 11:00etan meza nagusia izango da eta ondoren herriko jubilatuei hamaiketakoa eskainiko zaie Aginaga Sagardotegian bertsolari eta guzti.

Arratsaldeko 18:00etan hasita herritarren arteko herri kirolak izango dira eta 18:30ean sardina eta sagardo dastaketa musikaz alaitua. Bitartean, XXXV. Toka txapelketa izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos