Hamar milioitik gorako aurrekontua izango du Udal Elkarteak 2018an

Egoitza. Urola Kostako Udal Elkarteak badu dagoeneko 2018rako aurrekontua onartuta.
/AMAXKAR
Egoitza. Urola Kostako Udal Elkarteak badu dagoeneko 2018rako aurrekontua onartuta. / AMAXKAR

UKUEko egoitzan egin zuten Batzar Nagusian onartu zen EAJ, PSE-EE eta Irabazi-Ahal Duguren aldeko bozkekin

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2018ko aurrekontuari hasierako onarpena eman zion joan den abenduaren 18an, astelehena, EAJ, PSE-EE eta Irabazi-Ahal Duguren aldeko bozkekin eta EH Bilduren absten-tzioarekin. 2018ko aurrekontua 10.119.921,67 eurokoa da (2017. urtearekin alderatuta 2.700.000 euro gehiago). Hazkuntza horren arrazoi nagusia zabor bilketa sistema osoa Udal Elkarteak beregan hartuko duela izango da (gaikako bilketak eta errefusa).

2018ko aurrekontuak barnean hartzen dituen jarduera edo ekin-tza nabarmenenak hauek dira: zabor bilketa sistema berria, Zarautzen garbigune berria (1.242.000 euro), zabortegiaren zigilatzearen azken faseko proiektuaren esleipena.

Enpresa eta enplegua bultzatzeko zuzeneko laguntzak (372.000 euro), 2017ko urtearekin alderatuz %32ko igoera. Openlak: elektronika munduari zuzendutako espazioa. Euskara eta turismo arloen uztartzea. Laneratzeko zerbitzuak: orientazioa, Hazilan programa... eta administrazio elektronikoaren ezarpena.

10.119.921,67 eurokoa da aurrekontua, 2017koa baino 2,7 milioi euro gehiagoArrazoi nagusia da zabor bilketa sistema osoa Udal Elkarteak beregan hartuko duela

Aurrekontu hauen helburua da Udal Elkarteko arduradunen esanetan, «2018. urtean ditugun erronkei aurre egitea, herritar eta enpresen zerbitzura lan egitea eta eskualdearen beharrei egoki erantzutea».

2018ko aurrekontuaren gastua honela banatzen da; Gobernu organoak 68.364,12 euro (0,7%), Administrazio orokorra 611.108,84 euro (6,0%), Hondakin solidoen kudeaketari dagozkion kanpainak 129.610,59 euro (1,3%), Hondakinen bilketa 4.968.806,98 euro (49,1% aurrekontu osoaren erdia), GHKren tarifak: errefusa eta biohondakina 1.876.311,19 euro (18,5%), Urteta zabortegiaren kudeaketa 473.910,05 euro (4,7%), Enplegua: laneratzeko zerbitzuak 471.014,95 euro (4,7%), Oinarrizko lanbide heziketa: soldadura 236.419,95 euro (2,3%), Enpresa garapena 930.555,84 euro (9,2%), Turismoaren sustapena 203.125,62 euro (2,0%) eta azkenik, Euskara 150.693,55 euro (1,5.%).

Diru-sarrerak, berriz, honakoak izango direla aurreikusten da; Europako Gizarte Fondoa 22.775,07 euro (0,2%), Eusko Jaurlaritza eta Lanbide 512.939,65 euro (5,1%), Gipuzkoako Foru Aldundia 124.000,00 euro (1,2%), Tasa, prezio publikoak eta beste sarrera batzuk 22.285,74 euro (0,2%), Salmentak (hondakinak) 996.927,33 euro (9,9%), Hondakinen kudeaketa: tasa 4.390.562,04 euro (43,4%), Urtetako fondoa 380.603,75 euro (3,8%), Udalak: geroratutakoaren ordainketak 137.805,44 euro (1,4%) eta Udalen ekarpen arrunta 3.532.022,65 euro (34,9%).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos