Hamabost domina lortu ditu Oriok Gipuzkoako aulki mugikorreko txapelketan

Infantilak. Gipuzkoako aulki mugikorreko txapeldunak ditugu. Irudian, urrezko domina eta banderarekin./
Infantilak. Gipuzkoako aulki mugikorreko txapeldunak ditugu. Irudian, urrezko domina eta banderarekin.

Gipuzkoako Ligan txapeldun geratu dira infantilak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu zen asteburuan Oria ibaian, Orio Arraun Elarteak 25 ontzi aurkeztu zituelarik, 15 domina lortuz, 7 urre, 6 zilar eta 2 brontze. Aldi berean, jardunaldia XVII. Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako proba puntuagarria zen, azken jardunaldia. Zortzi jardunaldi ziren programatuak eta sei burutu dira. Sailkapen orokorreko emaitzak: Infantilak, urrea-txapeldun eta bandera; kadeteak bigarren amaitu dute (zilarra); jubenilentzat ere zilarra, eta seniorrentzat bontzea.

Datozen astetan jokatuko dira Euskadi (Legutio-Araba) eta Espainiako txapelketak, nagusiak Banyoles-Gironan eta harrobikoak, Sevillan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos