Haizeteak eragindako kalteak Ospitaltxikian eta frontoian

Kalezarko ermitaren teilatuaren zati bat, eskubikoa, bertan behera eroriz. /  ARANBERRI
Kalezarko ermitaren teilatuaren zati bat, eskubikoa, bertan behera eroriz. / ARANBERRI

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Azken bi egunetako haizeteak zenbair kalte sortu ditu Usurbilen. Haize denboraleagatik alerta laranjan egon ginen igande gauean, baina aurretik ere izan ziren haize boladak eta horietako batek, dirudienez, Kalezarko ermitaren ondoan dagoen Ospitaltxiki delakoan kalte nabarmenak eragin zituen igande goizean. Teilatuaren zati bat, eskubikoa, bertan behera erori zen eta teila zatiak bertan sakabanatuta gelditu ziren. Ingurua hesituta dauka orain udalak.

Sokorroko Amaren ermitaren ondoan dagoen eraikin hau kalezartarrek ermita ospital esanda ezagu-tzen badute, santutxoa Ospitaltxikia da 'Usurbilgo ondareak ezagu-tzen' argitalpenaren arabera. Garai batean, makina bat bidaiarik har-tzen zuen bertan aterpe, batik bat ijitoek. Oinplanu laukizunena du, eta aurrealdeko ertzetan zutitutako bi pilarek eta atzealdeko harrizko hormak eusten dute bi isurkiko estalkia. Ataripeak harrizko horma baxua du buelta osoan, eta burdinazko atetxoa erdian, sarbide moduan. Deboziozko gune, kalbarioko azken gurutzea dago barnean, T formako gurutzeak albo banatan dituela. Gurutzearen erdian Jesukristoren irudia ageri da, eta eskailerak eta iltzeak ateratzeko hainbat tresna besoetan. Bestalde, igande gaueko haizeteak kalteak sortu zituen herriko pilotalekuan. Etxebeste kalean frontoiaren ezker paretean dagoen babes lanak egiten dituen estalkietako bat puskatu du. Hala ere, kalte pertsonalik ez da izan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos