Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
20 urte baino gehiagoan jarraitzaile ugari izan ditu herrian Haimarrek. ARANBERRI
Haimar Zubeldiak merezitako omenaldia jasoko du egunotan

Haimar Zubeldiak merezitako omenaldia jasoko du egunotan

Bihar hasi eta larunbata bitartean ekimen desberdinak iragarri dituzte Haimar Taldeak eta Udalak

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Martes, 14 de noviembre 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Haimar Zubeldiari herri omenaldia egingo zaio aste honetan Usurbilen. Bere ibilbide oparoagatik zoriondu, emandako guztiagatik eskertu eta bere ibilbide profesionala borobiltzeko merezitako omenaldia jasoko du 20 urte baino gehiagoren ostean aurten txirrindularitza uztea erabaki duen herritarrak. Bihar hasi eta larunbata bitartean ekimen desberdinak iragarri dituzte ekimen hau antolatzen aritu den Haimar Taldeak eta udalak.

Bihar iluntzeko 19:00etan hasita Haimarrekin solasaldia izango da Sutegi eraikineko auditorioan. Arritxu Iribar esatariak gidatuko du solasaldi hau eta ordubete inguruan Haimar gerturtik ezagutzeko aukera eskainiko du.

  • Solasaldia. Bihar iluntzeko 19 00etan hasita Haimarrekin solasaldia izango da Sutegi eraikineko auditorioan. Arritxu Iribar esatariak gidatuko du solasaldi hau eta ordubete inguruan Haimar gerturtik ezagutzeko aukera eskainiko du.

  • Erakusketa. Argazki erakusketa ostegun eta ostiralean arratsaldez 17 30etik 20:30era irekia egongo da. Eta omenaldiko egunean ere 11:00etatik 13:00 bitartean. Sutegiko erakusketa aretoan ikusgai egongo da.

  • Omenaldia. Ospakizunetako egun handia larunbata izango da. Goizeko 8 30ean frontoitik abiatuta Andatzara irteera izango da mendi bizikletaz eta Haimar Zubeldia bera ere bertan izango da. Herrian zehar bizikleta ibilbide girotua izango da eguerdiko 12:00etan. Omenaldi ekitaldia 13:00etan izango da eguerdiko herriko pilotalekuan. Arratsaldeko 14:30ean izango da bazkaria.

Solasaldiaren ondoren, Sutegiko erakusketa aretoan ikusgai egongo den Haimarren argazki erakusketa irekiko da eta zizka mizka batzuk dastatuz argazkiak ikusiko dituzte berarekin partekatuz.

Antolatzaileen esanetan, erasku-keta antolatzeko ezinbestekoa izan da ondorengo argazkilari eta lagun-tzaileen ekarpena: Juan Mari Tolin, Karlis Medrano, Iñaki Azanza, Rafa gomez, Kristof Ramon, Roberto Bettini, Luca Bettini, Imanol Nazabal, Ainara Hernando eta herriko eta familiako artxiboa. «Haimarrez gain herritar asko agertzen dira argazkietan. Usurbilgo Txirrindulari Elkarteko garaiko argazkiak eta jarrai-tzaileenak». Argazki erakusketa azaroaren 16 eta 17an arratsaldez 17:30etatik 20:30etara irekia egongo da. Eta omenaldiko egunean ere 11:00etatik 13:00 bitartean.

Ospakizunetako egun handia larunbata izango da, hilaren 18a. Haimar Taldeak urtero antolatu ohi duen bazkariaz gain, beste hiru ekimen izango dira aurten. Goizeko 8:30etan frontoitik abiatuta Anda-tzara irteera izango da mendi bizikletaz eta Haimar Zubeldia bera ere bertan izango da. Herrian zehar bizikleta ibilbide girotua izango da ondoren 12:00etan, dema Plazatik abiatuta. Adin guztientzat izango da eta azken metroetan Porrotx bidelagun izango dute. Azkenik, omenaldi ekitaldia izango da eguerdiko 13:00etan herriko pilotalekuan. Haimar Zubeldiari egingo zaion herri omenaldiarekin amaitzeko, urtero ospatu izan den bazkaria izango da, aurten ere Aginaga Sagardotegia.

Arratsaldeko 14:30ean izango da bazkaria eta aurtengo bazkariko berritasuna bertaratzeko autobus zerbitzua eskainiko dela izango da. Bazkariko txartelan prezioan barne dago joan etorria. Txartelak Bordatxo tabernan eskuratu daitezke helduena 30 euro eta haurrena 12 euroren truke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios