Haimar Zubeldia eta Unai Agirre izendatuko dituzte Mahasti Jaun aurtengoan

Mahasti Jaunak. Haimar Zubeldia eta Unai Agirre. / AMAXKAR
Mahasti Jaunak. Haimar Zubeldia eta Unai Agirre. / AMAXKAR

GETARIA.

Datorren astean San Anton Jaiak ospatuko dira Getarian eta urteroko legez urtarrilak 17an, datorren asteazkenean, San Anton Egunaren barne, Getariako Txakolinaren uzta berriaren aurkezpen ekitaldia egingo da herriko frontoian eguerdiko 12:15ean hasita. Aurkezpenaren barne Mahasti Jaun berriak izendatuko dituzte eta aurtengoan bi aurpegi ezagun igoko dira oholtzara, Haimar Zubeldia usurbildarra eta Unai Agirre hernaniarra. Lehenengoa txirrindulari ohia da, joan den urtean erabaki zuen kirol honetan azken pedalkadak ematea eta urte askotan euskal txirrindularitzako kirolari maiteenetakoa izan da zale guztientzat. Unai berriz, bertsolari ezaguna izateaz gain Euskal Sagardoa Jatorri Deituran egiten du lan eta Txakolinaren egunean bi edariak senidetuko dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos